Iberdrola dorrea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Iberdrola Dorrea

Iberdrola dorrea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Eraikinaren diseinua txundigarria da. Hiruki isoszele itxura du, apur bat biribildutako erpinekin, eta kristalezko obelisko handia iradokitzen du. 165 metroko garaiera, 41 solairu, aparkatzeko 485 toki eta sestra gaineko 50.000 metro koadro izanda, Bilboko Iberdrola dorrea da Euskadiko bulego-eraikinik garaiena.

 

Negoziogune izateko sortu du Cesar Pelli arkitekto ospetsuak. Hirugarren sektoreko arkitekturako artelana da, diseinu, teknologia eta iraunkortasunagatik eredu izateko xedearekin eraikia.

 

Dorrea zapaldu eta berehala, 2.800 metro koadroko sarrera nagusian egongo da bisitaria. Atari horrek 10 metroko garaiera hartzen du puntu batzuetan. Arte-galeria antzeko bat dela esan liteke, bertan ikusgai baitaude Dario Urzay, Jesus Mari Lazkano eta Cristina Iglesias artista euskaldunen zenbait obra. Gainera, lorategi-espazio zabala ere ageri da atarte barruan.

 

Sukaldaritzara bideratutako gune handia antolatu da lehenengo solairuan 600 mahaikideri zerbitzu emateko. Guztira 22 igogailu dira dorrean zehar bisitaria apenas segundo eskasetan gora eta behera daramatenak. Azkenik, larrialdi egoeretan erabiltzeko egin den heliportu batek koroatzen du dorrea.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorrea

Helbidea
Euskadi Plaza, 5 - 48009 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ekintzak

Lan-bulegoak hartzeko egina dago

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak