Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Bere egilearen itsas espiritua jasotzen du; izan ere, lonja eta arrantzale, arrain eta itsaskien artean hazi zen Sergio, eta haien esentzia guztia bereganatu zuen.
Bilboko kale ezagunenetako batean, Poza Lizentziaturen kalean, dago Zarate jatetxea. Itsaskia eta arraina (lupia eta erreboiloa nabarmendu behar dira) ditu espezialitate nagusi. Itsasoko produktuetan oinarritutako karta, eguneko menua, dastatzeko menua ("Berezi" izena jarri diote eta ukitu modernoak dituen sukaldaritza tradizionalaren zaleentzako egokia da) eta gure kostaldeko produktuekin egindako platerak biltzen dituen "Lekeitio" menu berezia eskaintzen ditu.