Non jan
Gozotegiak Euskadin
Arrese gozotegi ospetsuak 1852an ireki zituen ateak eta, ordutik, beren produktuak eskuz egiten dituen gozotegi ezaguna da. Bestalde, Arrese etxeak Bilboko Kale Nagusian duen denda ospetsuan, sortu zeneko elementu xarmangarri ugari gordetzen ditu egun ere, beti-betiko gozoen aukera zabala eskainiz: era guztietako pastelak, tea hartzeko pastak, gurinezko opil klasikoak, tartak, bonboiak, etab. Baina, batez ere, eskuz egindako trufak dira Arrese gozotegiko berezitasun nagusia. Beste salmenta-gune batzuk: Rodriguez Arias, 35 -Bilbo- (944 051 572) Kale Nagusia, 9. 48930 -Areeta- (Getxo) (944 800 172) Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 9:00 - 21:00. Igandetan: 9:00 -15:00 eta 17:00 - 20:30. Aparkalekua: Bizkaiko hiriburuaren erdian egonik, Arrese gozotegiaren ingurunean aparkatzeko TAO guneak daude. Bestalde, parkinak edo ordaindu beharreko lur azpiko aparkaleku gertukoenak Zabalgune eta Pio Baroja plazakoak dira.