Ezagutu Euskadi
Larreako Gazta-Pascualek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa
Patxi Lopez de Uralderen gaztandegiak irabazi zuen lehen saria, Idiazabalgo Jatorri Deitura Babestua duen gazta batekin
Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez eginiko Gazten XLVII. Lehiaketak badu irabazlea. Patxi López de Uraldek irabazi zuen lehen saria, joan den irailaren 11n Ordiziako Beti Alai pilotalekuan egindako lehiaketan. Aurtengo edizioaren berezitasuna Covid-19ari aurre egiteko segurtasun eta berme neurrien eskutik etorri zen.
Guztira 43 gazta aurkeztu ziren lehiaketara, 20 zuri eta gainerakoak, ketuak. Irabazleaz gainera, bigarren (Araiako Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga) eta laugarren (Zabaleta de Munain) sariak gazte ketuek irabazi zituzten, eta hirugarren saria, berriz, Elgoibarko Mausitxak eskuratu zuen gazta zuri batekin.
Ohiturari jarraituz, lehiaketaren ondoren enkantea egin zen, eta gazta irabazlearen erdia Igarako Tecnomoto (Donostia) enpresako Alberto Fernandezek eskuratu zuen, 9200 eurotan.