Ezagutu Euskadi
Kostaldeko herri horretako udako ilunabar ikusgarri bat erakusten duen postal bat da, aldez aurretik ordaindu beharrekoa. 1 euro balio du, estatu barruan bidaliz gero, eta 1,60 euro, Europara bidaliz gero. Correosek Gorlizen duen bulegoan edo turismo bulegoan eskura daiteke. Itsasadarraren bokalean badia natural ederra eratzen da, Gorlizko eta Plentziako hondartzek bat egiten duten tokian. Gorlizko hondartza Bizkaiko jendetsuenetako bat da, eta familiei gehien gustatzen zaienetako bat, 842 metroko luzera duelako eta bainua segurua delako. Hiriaren erdian dago, eta itsas pasealeku ederra du inguruan. Handik hurbil, aisiarako guneak, hondartza ondoko aparkalekua eta mahaiez, eserlekuz, barbakoaz eta haurrentzako jolastokiz hornitutako berdeguneak daude. Gainera, hondartza horretan uretako zenbait jarduera egiten daitezke. Euskadi osoan kalitate turistikoaren Q ziurtagiria jasotzen lehena izan zen Gorlizko hondartza.