Ezagutu Euskadi
“Asteburuko gida” atalaren baitan, New Yorkeko egunkariak erreportaje eta bideo bat eskaini dizkio Bilbori. “36 hours in Bilbao” izenburupean, honako hauek azpimarratzen ditu, besteak beste: hiriaren hirigintza arrakasta, gastronomia, abangoardiako moda eta kultur espazioak, Azkuna Zentroa kasu. Christian L. Wright egileak sinatzen du lana. New York Times egunkariak argitaratutako erreportajea eta bideoa Guggenheim Museotik abiatzen dira, baina, inguru hurbiletik aldetzeko asmoz, hiriak ezagutzeko zain daukan kultura osoan murgiltzera gonbidatzen ditu irakurleak. Gastronomiak ezin zuen falta erreportajean, eta haren garrantzia eta seriotasuna nabarmentzen ditu Michelin izarrak soilik erakusten ez dituen hiri batean. Bilboko tranbia zilar eta lima koloreko har dotore bat da egilearentzat, eta hiria eta hiritarrak ezagutzeko modu ezin hobea. Metroko fosferitoak ganba erraldoien parekoak dira harentzat, eta Philippe Starckek Alhondiga zaharrerako sortutako hondo gardeneko igerilekuak arreta deitzen dio Indautxura edo Villarias eremura iritsi baino lehen. Gune horretan, moda coolena duten saltokien bila aritu da; izan ere, bere herrialdean horren falta sumatzen du, eta, hain zuzen, horiek erakusten diote Bilbok gustu ona zuela Frank Gehryren makilatxo magikoak ukitu baino lehen ere. Ingurune kulturala eta gastronomia dira iparramerikarrentzat erakargarritasun nagusiak; hain justu, Euskadi bisitatzen duten sektore gero eta handiagoa da iparramerikarrena.
Estekak