Enogastronomia
Pintxo eta taberna gunea
Ondarreta hondartzaren aurrean, badiaren ezkerraldean dago Antiguo auzo abegitsua.
Eremu horretan ere, pintxo tabernen gune espezifikoak daude. Tradizionalena Matia kalea eta inguruko kaleak dira; hor, bakailao pintxoa jan dezakegu Oliyos (Erregezainen kalea 4) tabernan edo izokinezko pintxo izarra Danena tabernan.
Antiguo auzoko beste eremuetako bat Jose Maria Sert plaza da. Han, giro aparta eta kalitatezko pintxoak aurkituko ditugu. Aipatzekoak dira, besteak beste, Lobo tabernako entsaladilla, Mandrágora tabernako tostadak eta Mogambo tabernako aniztasuna.