Gasteizetik pintxoak jaten | Euskadin pintxoak dastatzeko tabernak dauden inguruak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Enogastronomia

Pintxo eta taberna gunea

Gasteizetik pintxoak jaten

Gastronomia dugu Gasteizek eskaintzen duen plazer handienetako bat. Tradizio gozoa ahaztu gabe, modernotasunerantz doa, joera berrietara egokituz. Hiriak alderdi guztietatik duen askotarikotasuna dela tarteko, fintasun izugarrizko harribitxi txiki bihurtu da Gasteiz.

Zure leitmotiva 'gutxiago gehiago da' baldin bada, El Rincón de Luis Mari (Errioxa kalea, 14) duzu itsasontzia; eta Antxopi, berriz, bandera. Ogi zati arrunt baina gozo bat da, gainean piperra, antxoatxoa, arrautza egosia, maionesa eta oliba olio tanta bat dituela. Ezinezkoa da horrekin ez konkistatzea. Eta, hain justu, dualtasunez jositako hiria denez Gasteiz, PerretxiCo tabernan (San Antonio kalea, 3) puzzle bat osatzen dute, non osagairik tradizionalenak ezin hobeto uztartzen diren bertako pintxoetako ukitu modernoarekin. Hala, askotarikotasun orekatsuko sukaldaritza lortzen da.

Hala, askotarikotasun orekatsuko sukaldaritza lortzen da. Bestalde, Dato kale jendetsuan, ezin saihestuzko tabernak daude, besteak beste, Saburdi, non ezinezkoa izango zaizu ez erortzea baratxuri-piperrekin prestatutako bakailaoaren sareetan.