Aisia
Akuarioak
Donostiako Aquariumak Europako ozeanario onenetariko bat dauka. 360ºko tuneldun ozeanario ikusgarrian marrazoak ikusteko aukera dago. Horrez gainera, hamar akuario inguru daude medusak, itsas-zaldiak eta arrain mota ugarirekin.
Ukipen-akuarioa ere badauka bisitariak bertan bizi diren animaliak uki ditzan.
Gipuzkoako Elkarte Ozeanografikoa 1908an sortu zen, eta haren jarduera ezagunena Aquariumarekin zerikusia duena bada ere, mendetik gora darama ikerketa zientifikoko lanak egiten, bai euskal kostaldean bai munduko beste leku batzuetan.
Aquariumean, bisitariak aukera ezin hobea du itsas mundua ezagutzeko, aparteko kalitate zientifikoa duen erakusketa baten bidez.
Hitzaldiak, konferentziak, lehiaketak, bistak...
Haurrentzako ikasgela-tailerrak eta hezkuntza programa.