Goxua | Euskal gastronomiako plater eta pintxo tipikoen errezetak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Goxua

Elaborazioa:

Egokiena bizkotxoa, esne-gain eta krema etxean egitea bada ere, gaur egun eginda erosi daitezke osagai horiek. Busti bizkotxoa urazukreaz. Ebaki bizkotxoa arrabeteko diametroa duten bost zati biribiletan. Goxua zatiak prestatzeko, jarri bizkotxo-zati biribilak esne-gain pinpor baten gainean, estali pastel-kremaz, eta hautseztatu azukrez eta kanelaz. Ondoren, erre gainaldea, sutan berotutako zartaginaren beheko aldeaz, bizkotxoa karameluz estalita geratzeko.

Osagaiak

Bizkotxoa Esne-gain harrotua Pastel Krema Urazukrea Azukrea eta kanela