El Txoko del Gourmet | Ostalaritza eskolak | Trebakuntza-zentroak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

El Txoko del Gourmet

"Casa Armendáriz" jatetxeko Armendariz anaiek sortu zuten 1989an. 45 lagunentzako areto bat eta 23 ikaslerentzako sukalde bat ditu. El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskolak sukaldaritza (fina, berritzailea eta tradizionala), dastatze eta ostalaritza ikastaroak eta hitzaldi magistralak eskaintzen ditu. Amateurrentzako zein profesionalentzako ikastaro trinkoak dira. Eskolaren egungo hezkuntza-eskaintza honako ikastaro hauek osatzen dute: Sukaldaritza ikastaro trinkoa, Bakarka zein taldean egiteko askotariko ikastaro praktikoak, Atzerritarrentzako sukaldaritza ikastaroak, Pintxo eta mokaduak egiten ikasteko ikastaro laburra, Erdi mailako hastapen ikastaroa, Sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa, Sukaldaritzako ikastaro praktikoa eta 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzako sukaldaritza ikastaroa. Ikasketa teoriko eta praktikoak osatzeko, jatetxe, upeltegi eta abeltegietara bisitaldiak antolatzen dira eta punta-puntako jatetxeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen du. Gainera, sukaldaritza eskolak lan-poltsa bat dauka.

Datu interesgarriak

Mota
Ostalaritza eskola
Helbidea
Calle Aldamar, 4 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba