Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Club Hípico Castillo de Butrón enpresa natura-ingurune ederrean dago, eta zaldiketaz oso giro onean gozatzeko instalazio ezin hobeak eskaintzen ditu. Esperientzia handia duten monitoreen eskutik, zaldi gainean txango atseginak egiteko parada izango dugu. Horrez gainera, abere horiek zaindu eta elikatu ahalko ditugu. Beste hainbat jarduera ere antolatzen dituzte, tartean, ikastaro trinkoak (batik bat, oporraldietan), taldeentzako jarduerak (enpresa eta eskolentzako), zaldi-jolasak eta zaldiketa, jauzi, hezte eta raid txapelketak. Adin guztietako lagunentzat egokia da, hasiberri nahiz eskarmentudunentzat.