Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
OcioKartek kart-zirkuitu azkar bat dauka bista dotoreak eskaintzen dituen ingurune natural batean. 900 metro baino gehiagoko luzera eta 8 metrotik gorako zabalera ditu pistak, eta 20 kart baino gehiago ibil daitezke aldi berean. Haur zein helduentzako 11 kart mota ditu. Banaka zein besteren batekin partekatuta boxak alokatzeko aukera eskaintzen du. Halaber, euren ibilgailuak dituzten pertsonei ere zirkuitua alokatzeko aukera ematen die. Gainera, talde eta enpresek lasterketak egin ditzakete aurrez hitzartutako ordutegi eta baldintza berezietan. Baina OcioKarten eskaintza ez da horretara mugatzen, paintballa ere egin baitaiteke. Horretarako, hiru zelai eta tiro-eremu gisa egokitutako laugarren gune bat ditu. Materiala bertan alokatu daiteke. Horrez gain, terraza handi bat duen kafetegi bat, dutxak eta aldagelak ditu.