Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Abentura-jarduerak eskaintzen dituen enpresa da. Paintballa aisialdirako ekintza eta lehiaketa-kirol gisa sustatzea du helburu, batez ere. Era askotako gerrak egin daitezke Lastur Bailarako zelai horretan. Paintballaz haratago, egun baterako zein asteburu osorako eskaintza zabala dago Debaventuran: nobiladak, quadean txangoak, zaldi-ibiliak, talasoterapia eta itsasontzian edo kayakean irteerak, besteak beste. Horrekin batera, ezkondu aurreko agur dibertigarri eta ezberdina egiteko aukera dago.