Arte eta Kultura
Museoak
Barakaldoko Aguinaga Museoa, Mercedes-Benz historiaren barnean galtzeko eszenatoki ezin hobea da, bertan 1926ko auto modelo zaharrenak aurkituko dituzu baita 80.hamarkadakoak ere. Hiru ataletan banatuta dagoen 2000m²-tako ibilgailuen tenplua da: erakusketa gune batekin, tailer batekin eta areto nagusiarekin.
Autoak maite dituztenentzako museoa, alemaniar klasiko hauen sekretua erraietatik ezagutzeko aukera ematen dizuna, ibilbidean zehar Mercedes-Benz-en historia eta bilakaera erakutsiz.
Azken xehetasuna zainduta duen museo honek, ibilgailu industria barruan dagoen marka garrantzitsuenetako baten baloreak arnasteko aukera ematen dizu. Gainera, bilerak, tailerrak, ekitaldiak barne hartzeko tokia du, baita mekaniko adituen bitartez auto-klasikoak konpontzeko tailerra ere.
Larunbata 10:00etatik 13:00etara
Abuztuan itxita.