Arte eta Kultura
Museoak
San Marko Gotorlekua izen bereko mendian dago, eta Errenteriako lekurik entzutetsuenetakoa da. Historia luzea duen eraikin hau herriaren ikuspegi zoragarria eskaintzen duen behatoki liluragarria da egun. 1888an eraiki zuten Donostia Frantziako armadaren erasoetatik babesteko.
Ondoren, gerra zibilaren ostean, espetxe gisa baliatu zuten. 1970etik aurrera, berriz, maniobra militarrak egiteko erabili zuten, 1992an Errenteriako Udalak erosi zuen arte. Handik urtebetera, eraikina birgaitzeko lanei ekin zieten. Egun, Oarsoaldeko begiratoki nagusia izateaz gainera, armadari buruzko museo bat ere ireki da bertan; besteak beste, metrailadore, kanoiak eta era askotako armak daude ikusgai.
Horrez guztiaz gain, Cicerone izeneko bi informazio-gune daude. Sistema horren bidez, telefono-zenbaki batera deitu eta bisitatzen ari garen lekuari buruzko informazioa lortuko dugu, dagokion turismo bulegoak mezu bat bidaliko baitigu telefono mugikorrera egun horretako jardueren egitarauarekin. Halaber, gotorlekuan sartu bezain laster harrera-lekua eta San Marko Informazio Puntua aurkituko dugu. Bulegoa aurkituko ditugu, eta Oarsoaldea eskualdearen maketa bat ikusteko parada ere izango dugu.
Goi-denboraldian bisitaldi-gidatuak antolatzen dira. San Markos eguna apirilaren 25ean ospatzen da, eta oso jai berezia da Oarsoaldeko biztanleentzat.
2022ko ordutegia
Apirilaren 14tik 18ra: egunero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 18:00etara
Apirilaren 23tik ekainaren 19ra: asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 18:00etara
Ekainaren 22tik urriaren 16ra: asteazkenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 18:00etara