Arte eta Kultura
Museoak
Murgiako Ezti Museoak erlezaintzaren munduan murgiltzen gaitu bete-betean.
Museoa Oregi Etxean, herriaren erdigunean, kokatuta dago, eta eraikinaren lehenengo solairuan bisitariak Gorbeialdeko eztia ekoizteko erabiltzen dituzten teknikak ezagutu ditzake. Horrez gainera, erlauntzekin lan egitean eta eztia zein bere deribatuak ekoiztean erabili ohi diren tresna eta lanabesak ere daude ikusgai. Solairu horretan, bestalde, eztia erauzteko eta, ondoren, ontziratzeko gela nabarmentzen da. Inguruko erlezainek euren uzta eraman dezakete gela horretara, ezti-denboraldian.
Bigarren solairuan, berriz, proiekzio gela dago, eta, han, erleen mundu zoragarria sakonki ezagutzeko diaporama-emanaldiak antolatzen dituzte, euren jarrera eta lan egiteko hierarkia hobeto ulertu ahal izateko, alegia.