Valdespina Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Valdespina Jauregia

Valdespina Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Valdespina jauregia XVIII. mendearen bigarren laurdenean eraiki zuten. Erakin handia da, eta bertan nagusi agertzen da kupula, aurrean duen Santiago elizaren kanpandorrearekin aurrez-aurre. Kupula hemisferikoa da eta puntan pinakulua, bola eta haize orratza ditu. Azpian danbor oktogonala du. Jauregiaren lau aldeetatik nabarmenena fatxada nagusia da, elizara begira dagoena. Sarrera nagusia erdiko ardatzean dago, eta albo banatara beste bi ardatz ditu. Hiru solairu ditu eta goiko bietan balkoiak daude, zenbat eta gorago joan, konplexuagoak dira balkoi horien apaindurak. Azken pisukoek frontoi klasikoa daukate. Aipamen berezia merezi dute fatxadan dauden bi armarriek, Orbe eta Larreategirenak. Orbelen irudiekin egindako apaindura bikaina dute. Jauregi barroko hau Ermuko udaletxearen egoitza da gaur egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea