Igartzako Monumentu Multzoa | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Igartzako Monumentu Multzoa

Igartzako Monumentu Multzoa

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Igartzako jaunak Oria ibaiaren inguruko familia garrantzitsuenetako bat ziren, eta behar zituzten zerbitzu guztiak Beasaingo etxe honen inguruan bildu zituzten.

Hori dela eta, gune honetan euren jauregiaz gainera, ermita bat, burdinola, errota, dolarea, usategia, zapatariaren eta errementariaren etxea daude, besteak beste.

Jauregia da Igartzako Monumentu Multzo osoko eraikin garrantzitsuena. XVI. mendean altxatu zuten, eta bi zati ezberdin ikusten dira argi eta garbi: beheko partea, landugabeko harriz egindakoa, eta goikoa, egurrezko egitura duena.

Azken urteetan egindako lanen ondorioz, XV. mendeko horoskopo bat eta garai bereko bizimoduari buruzko esaldi bat agertu dira hormetako batean.

Praktika Onak

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Peategi, z/g - 20200 Beasain
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik igandera: 10:00-20:00

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak