Murga Dorretxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Torre Murga

Murga Dorretxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Murga Dorretxe bikaina 1272an eraiki zuten Juan Sanchez de Murgaren aginduz, Izoria errekaren eskuineko aldean. Gaur egun, XVI. mendeko jauregi batek dorrea inguratzen du hiru aldetatik.

Dorreak 11 metro baino gehiagoko altuera dauka eta landu gabeko harriz egin zuten, nahiz eta hormak leundu zituzten. Hasieran lauzpabost solairu zituela uste dute adituek. Sarrera, aldiz, lehen pisuan zeukan eta bertara igotzeko edozein momentutan kendu zitekeen egurrezko pasabide bat zegoen. XVI. mendearen erdialdera, jauregi bat eraiki zuten dorrearen mendebaldeko hormari itsatsita.

Bi pisutako harlangaitzezko eraikina da, nahiz eta ertzak harlanduzkoak diren. Mende horren bukaeran, aldiz, jauregia, handitu egin zuten eta dorrea hiru aldetatik inguratu zuten. Azken lan honen lehen pisua ongi landutako harrizkoa da, baina bigarrena adreiluzkoa.

XVII. mende erditik aurrera, jauntxoek alde egin zuten etxe honetatik eta inguruko nekazariak jarri ziren errentero. Gaur egun eraikin pribatua da eta ez dago publikoarentzat irekita.

Bisita gidatuak egiten dira dorrera, gutxienez 5 pertsonako taldeekin.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Casa Torre

Helbidea
Murga - 01479 Ayala/Aiara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa eta errenazentista
Garaia
XIII. mendea