Maria Kristina zubia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Maria Kristina zubia

Maria Kristina zubia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

1904an, bederatzi hilabetetan, eraikitako Maria Kristina zubia Urumea ibaia zeharkatzen duen zubirik dotoreena da. Eraikuntza eklektiko honek Donostiako erdialdea eta Iparraldeko Geltokia eta Autobus Geltokia lotzen ditu.

Jose Eugenio Ribera ingeniariaren eta Julio Maria Zapata arkitektoaren egitasmoa izan zen. Hiru bao ditu eta Pariseko Alejandro III.aren zubia eredutzat hartuta egin zuten. Lau obeliskok sarrerak erakusten dituzte. Obelisko horietako bakoitza kolore askotako hiru armarrik apaintzen dute. Obelisko horien gainean eskultura multzoak daude.

Horrek guztiak eta arkuetako kolore anitzeko zeramika-lanek aparteko ikusgarritasuna ematen diote multzoari.

Hormigoi armatuz egin zuten eta harri artifizial gorrixka erabili zuten estaldurak egiteko eta zubia dotoretzeko.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Zubia

Helbidea
Entre el Paseo de Francia y el Paseo de los Fueros - 20012 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XX. mendea