Andra Mari Eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Andra Mari Eliza

Andra Mari Eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Galdakaoko erlijio eraikinik zaharrena da Andra Mari eliza. Elexalde auzoan eraiki zuten XIII. mendean, Gangureneko Santa Marina antzinako eliza ordezkatzeko. Erdi Aroko eraikin mota da. Gerora, handitu egin zuten eta 1516an berreraikia izan zen. Estilo erromanikoa eta gotikokoa nahasten ditu eta berreraikuntzan jarri ziren elementuek berpizkundeko estiloa dute. Elementurik nabarmenena ataria da, erromaniko berantiar estilokoa da, gotikoaren ezaugarri batzuk dituena. Antzinako eraikuntzaren hondarrak kanpandorrean geratzen dira, XII. mendekoak dira. Erretaula platereskoa du eta bertan XIII. mendeko Andre Mariaren taila bat dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Barrio Elexalde - 48960 Galdakao
Telefonoa
Estilo artistikoa
Erromaniko-gotikoa
Garaia
Erdi Aroa, XIII. mendea

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea