Arte eta Kultura
Museoak
Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekipamendu soziokultural bat da.
Bertan, 900 metro karratu dituen erakusketa-aretoaz eta 130 metro karratuko Ganbara aretoaz gain, liburutegia eta beste gune kulturalak ere aurkituko ditugu.
Erakusketa-aretoa eraikinaren sotoan dago, eta XX. mendeko artea ikusiko dugu bertan, bereziki, azken lau hamarkadetako ekoizpen artistikoak.
Artistei banakako gonbidapenak egitea artezkaritzarik gabeko proiektu berriak gauzatzeko; arte ekoizpen garaikidearen azpian dauden ideien azterketan eta aurkezpenean eragingo duten gaiak edo tesiak; eta itzala duten banakako artisten erakusketa antologikoak edo atzera begirakoak eskaintzen ditu, besteak beste.
Biblioteka: Astelehenetik ostiralera 8:30 - 20:30, larunbata: 8:30 - 14:00
Erakusketa aretoa: Asteartetik larunbatera 11:00 - 14:00/16:00 - 20:00
Ganbara: Asteartetik zapatura 11:00 - 14:00/16:00 - 20:00