Arte eta Kultura
Museoak
Ingurune natural batean dago Eureka! Zientzia Museoa, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan, hirigunetik hamar minutura.
Zientzia gizarteratzeko 8.000 m2 baino gehiagoko zentroa da, adin guztietakoentzat egokia; bertan, sentsazioekin jolasten da, sistema interaktiboen bidez.
Erakusketa iraunkorra kokatzen diren 169 modulu esperimentalez gain, Animalia aretoa, publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek (ohian tropikaleko sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak) gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko dizute.
Gidatutako jardueren eskaintza ere badu; nola laztu ileak Elektrizitatearen antzokian; edo 10.000 iltze dituen fakir-ohean etzatea. Planetarium digitalean askotariko filmak ematen dituzte, familientzat eta astronomia gustuko dutenentzat diseinatua eta eguzki-sisteman barrena kupula osoko 3Dko bidaiak egiteko aukera emango dizuna.
Azkenik, 300 m2-ko eremu ludikoa ere aurkituko duzu Eureka! museoan, bisitaria sentsazioez betetako mundu batera eramango duena. Berrikuntzen artean, F1eko auto bat, Maxflight hegaldi-kabina eta Orion ontzia dituzu bertan.
Webgune ofizialean sartu