San Antonio hondartza (SUKARRIETA) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
San Antonio hondartza

San Antonio hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Busturia eta Sukarrieta herrien artean dago San Antonio hondartza, Mundakako itsasadarraren ezkerreko aldean.

Sandindere uharteak babesten du urre koloreko harea fineko hondartza. 200 metro luze da eta bertan, ekintza ugari egiteko aukera dugu, tartean boleibola, windsurfa, bela... San Antonio ongi hornituta dago gainera. Komun publikoak, dutxak, oinak garbitzeko guneak, bizikletazaindegiak eta bestelako zerbitzuak ditugu uda garaian. Halaber, inguru lasaia da hura, haurrak dituzten familientzako erabat aproposa.

Izan ere, aisialdirako gune ederra dago hondartzatik gertu, mahaiekin, umeentzako jolasekin, eta abar.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Haurrentzako jokoak, palak, boleibola, kometas, ibilaldiak, piraguismoa, windsurfa eta bela.

Sorosleen ordutegia

11:00etatik 20:00etara.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna
  • Kanpina
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Haur-instalazioak
  • Padurak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola