Euskal Kostaldea
Hondartzak
Arrigorri hondartza Ondarroan dago, Bizkaian.
Harea xehea du, eta eguzkia hartzeko eta bainu atseginaz gozatzeko aukeraz gain, hainbat jarduera burutzeko parada eskaintzen du 150 metroko hondartza honek.
Herrigunean dagoenez, asko dira inguruan dauden tabernak eta aisialdiko guneak. Horrez gain, itsas-pasealekuan zehar ibilaldi atsegina egin dezakegu Saturrarango (Gipuzkoa) hondartzaraino.
Piraguismoa, bela eta kometa.
11:00-20:00 (udan).