Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Uribarri Gaubean dagoen turismo bulegoak Gaubeako herrien eta Añanako Koadrila osatzen duten udalerri guztien inguruko informazio anitz eskainiko digu.
Turisten neurrira bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte; beste era batera esanda, bisitariek ikusi nahi dituzten monumentuak aukera ditzakete. Besteak beste, Varonatarren Dorrea edo Tuestako eliza erromanikoa ikus daitezke.
Horrez gainera, udalerrian antolatzen diren boilurra ezagutzeko bisitaldi gidatuek aparteko aipamena merezi dute. Ezbairik gabe, boilurraren ezaugarrien berri izateko era benetan bitxia da hori.