Bi erronka proposatzen ditugu Zarautzen egun bizi-biziaigarotzeko. Goizean, naturan murgilduko gara, Vista Alegre parkeko bidezidorretatik, orientazio iraunkorreko zirkuitu baten bidez. Zarautz aire zabalean; Zarautzez gozatzeko beste modu bat. Arratsalderako bi aukera ditugu; bata itsasoan eta bestea, berriz, lehorrean:
- Surfa: berdin da zure kabuz edota Zarauzko surf eskola baten laguntzarekin.
GOIZEAN
Orientazio-ibilbide iraunkor hau, Zarauzko Eraztun Berde Urdinean dago, Vista Alegreko parkean, Natura 2000 sarearen barne. Aire zabalean egiteko jarduera paregabea.Zailtasun eta luzera ezberdineko 3 ibilbide daude aukeratzeko. Ibilbide guztiak, Turismo Bulegoan hasi eta bukatzen dira. Errazena, ibilbide horia da, Vista Alegreko parkearen inguruko 2 km tako bira bat da eta bilatu beharreko 10 plaka daude.
Aukera hau Familian egiteko aproposa da. Ibilbide laranja berriz luzeagoa da, 2,7 Km-ko luzera du, eta 12 plakatxo bilatu behar dira. Gorria, azkenik, luze eta zailena, orientazio kirola ezagutzen dutenei bideratuta dago, 12 plaka bilatu behar dira, eta 3,9 Km-ko bira bat osatzen du.
Parte-hartzaileak bere gaitasunetara egokitutako mapa bat hartu behar du. Mapa horretan, Zarauzko Eraztun Berde Urdinean zehar bilatu beharreko elementuak zehazten dira, zehazki plaka zuri-laranjak, horiek baitira orientazio-kirolaren koloreak. Aurkituz gero, mapan plakan bertan dagoen letra apuntatu behar da.
Zarauzko txokoak ezagutzeko aukera paregabea, kirola, Eraztun Berde Urdina eta orientazio jolasak uztartuz.
ARRATSALDEAN
Arratsalderako bi aukera ditugu; bata itsasoan eta bestea, berriz, lehorrean:
- Surfa: berdin da zure kabuz edota Zarauzko surf eskola baten laguntzarekin, zure lehenengo aldia den edo askotan jardun izan zaren, uda edo negua, egun eguzkitsua edo euritsua... murgildu itsasoan eta jolastu olatuekin. Ez zara damutuko!
- Rokodromoa: hurbildu Zarauzko rokodromora eta ezagutu kirol berezi hau! Lehenengo aldia dela? Arazorik ez, bertakoek praktikatzen, gozatzen eta arratsalde on pasatzen lagunduko dizute. Guztiz harrapatuko zaitu!
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Ihes gela: eXperientziakenpresak (Beste ihes gela bat Getarian)
Non jan plan honetan: https://www.turismozarautz.eus/eu/non-jan
Non lo egin plan honetan: https://www.turismozarautz.eus/eu/non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak