Caicedo-Yusoko aintzira da Euskadin denik eta aintzira naturalik garrantzitsuena. Gozatu ingurune lasaiaz eta naturaz, goizean 8 km inguruko ibilaldia eginez. Arratsaldea eskualdeko baliabide nagusia bisitatzeko baliatuko dugu, alegia, Añanako Gatz Harana.
GOIZEZ
X. mendean eraikitzen hasitako Villaconesko Andre Mariaren elizatik ekingo diogu bideari.
Gorabehera handirik gabe egingo dugu aurrera helmugaraino: Caicedo-Yusoko aintzira. Bista ederrez, aire freskoaz eta naturaz gozatzeko goiza. Aintzira eta haren inguruak bioaniztasun handiko eremuak dira, eta hegazti migratzaile asko ikusteko aukera dago. Gesaltza Añanatik aintzirarako bidean, eta aintzirari bira ematean, gainera, Aintzirako Andre Mariaren ermita eta San Joan Akrekoaren monasterioa ikusiko dituzu.
ARRATSALDEZ
Bazkaldu ondoren, nahitaez joan behar da Añanako gatzagak ezagutzera. Bertan,asko ikasiko duzu gatz ekoizpenaren historiari buruz: gesala bideratzeko sistema hidraulikoak; haranaren eraikuntza; gatzak sukaldaritzan eta merkataritzan duen garrantzia; haranaren birgaikuntza xede turistikoetarako; eta kalitate handiko gatzaren ekoizpena, Espainiako eta munduko sukalde onenetan erabiltzeko.
Berdinik ez duen lekua da, eta, inguruetan bazaude, bisitatu beharrekoa.
Non jan plan honetan:
www.ananaturismo.com/restaurantes l www.euskadigastronomika.eus/es
Non lo egin plan honetan:
Datu orokorrak
Añanako Turismo Bulegoa
Valle Salado de Añana
Información del lago Caicedo Yuso
Ruta y descripción del camino
Gaztelania, Euskara
Gomendioak