Ezagutu Bilboko kulturaren eta gastronomiaren funtsa bertako produkturik onenak eta berezko nortasuna duten mokadu gozo-gozoak dastatuz. Bisitatu Bilboko Arte Ederren Museoa, hiriko museorik garrantzitsuenetako bat, artearen zaleek nahitaez ezagutu beharrekoa.
GOIZEAN
Ezagutu Bilboko kulturaren eta gastronomiaren funtsa bertako produkturik onenak eta berezko nortasuna duten mokadu gozo-gozoak dastatuz.
Bilbo gastronomikoena ezagutuko dugu gehien gustatzen zaizkigun lokaletan. Artisau-garagardorik onena eskaintzen duten taberna batzuk aukeratu ditugu, haiek dastatzeko, bai eta Euskal Herriko ekoizle txikiek egindako bertako gaztarik onena saltzen duten taberna eta dendak ere, eta, jakina, geldialdi bat egingo dugu Bilboko barrarik ospetsuenetako batean, pintxo batzuk jateko. Amaitzeko, berriz, artisau-txokolateak edo edizio mugatuko turroiak jango ditugu hiriko turroi-dendarik zaharrenetako batean. Eta ustekaberen bat edo beste gehiago... Abentura zinez bikaina gastronomia eta bertako ohiturak maite dituztenentzat. Euskal Herriko tradizioak, gastronomia eta kultura elkarturik daude bisita gidatu honetan. Bertako zaporea duen esperientzia gastronomikoa. Ibilaldi atsegina, hamaiketako ezberdina.
ARRATSALDEAN
Arte Ederren Museoa bisitatu, artearen zaleek nahitaez ezagutu beharrekoa. XII. mendetik gaur egunera arteko artelanak ikusiko ditugu bertako bilduma interesgarrian.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan:
www.euskadigastronomika.eus/eu
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/restaurantes
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/hoteles
Egunak / ordutegia / iraupena: Ostegunetan, 12:00etan – 3 ordu
Talde pribatua: 2 eta 6 lagun artean
Honako hauek sartzen dira: Bilboko bisita gidatua, 5 geldialdi eginda, garagardoak, pintxoak, gozoki tipikoak eta gaztak probatzeko.
Hasiera: Plaza Biribila (Bilboko Turismo Bulegoa)
https://www.enedenorte.es/index.php/producto/bilbao-gourmet-gastronomia-experiencias-bilbao/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Bilbao Bizkaia turismo bulegoa
https://www.enedenorte.es/index.php/producto/bilbao-gourmet-gastronomia-experiencias-bilbao/
Gaztelania, Euskara
Gomendioak