Deapie-ek, Getxoko arkitekturan eta paisaian oinarritutako kultura-ibilbideen bitartez, udalerria eta haren jendeak ezagutzeko beste modu bat eskaintzen du. Zatoz gurekin, Getxorekin harreman berezia izan duten 14 pertsonaren historiaz gozatzera. Deapie-n, aititeren edo amamaren “batailatxoak” ez ezik, beste hainbat istorio txundigarri aurkituko dituzu. Getxon barrena paseatzeko proposamen berezi bat.
GOIZEAN
Deapie-ren ibilbideetan, emakumeak eta gizonak izango dituzu bidelagun, baita pertsonaia mitologiko bat ere, eta Getxoko bazter guztiak erakutsiko dizkizute denen artean. Beren bizitzak, beren lanbideak, beren makinak, Getxon dituzten negozioak eta udalerriaren garapena bera izango dira ibilbideetako gaiak.
Idazleak, neskameak, medikuak, enpresaburuak, arkitektoak… guztiak ere bidelagun izango dituzu Getxon barrena, landa-eremuan, eremu burgesean, arrantzale-auzoan…
ARRATSALDEAN
Eguna osatzeko, ur-jarduera lasai bat itsasoan: irteera bat belaontzian Bilboko Abran barrena, edo ibilaldi bat itsasontzian Santurtzi eta Portugaleteraino, Gizateriaren Ondarea den Bizkaia Zubiaren azpitik pasatuz.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bizkaiko Zubia: Pasabidea / Ontzitxoa / Audiogida
Irteerak belaontzian Abrako Kirol Portutik (Getxo)
https://www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Getxo-costa
Non jan plan honetan:
https://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Donde-Comer
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Donde-dormir
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Getxoko turismo bulegoa: Ereaga kaia, z/g / 944 910 800 / www.getxo.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak