Donostiatik 15 minutura, Urnieta herrian, Adarra mendi dotorearen magalean kokatuta, naturaz eta aire garbiz inguratuta, Idiazabal gazta egiteko prozesu osoa ikusi ahal izango dugu Adarrazpi gaztandegian; arratsaldean, Adarramendin barrena ibilbide bat egingo dugu, historiaurreko arrastoak ikusiz eta, gainera, Gipuzkoako kostaldearen eta barnealdearen ikuspegi panoramiko ederrez gozatuz.
Plan lasaiagoa nahiago baduzu, gaztandegitik metro gutxira golfean jokatzeko aukera izango duzu, oso modu erraz eta irisgarrian, Euskadiko golf-zelai “natural” bakarrean:
GOIZEAN
Bisitaldi gidatua Adarrazpi gaztandegiko instalazioetan; gazta egiteko prozesu osoa-osoa ikusiko dugu, artaldearen elikadurarekin hasi, ardiak jeztearekin jarraitu, eta gaztandegian gazta egitearekin bukatu. Bisitaren ondoren, Idiazabal gazta dastatzeko aukera eskainiko digute eta, bukatzeko, esneko arkumea labean.
ARRATSALDEAN
A proposamena: Adarramendin dauden 20tik gora monumentu megalitikoak bisitatzea (trikuharriak, harrespilak, menhirrak), ibilbide harrigarria eginez; harrigarria bertan aurki daitekeen eduki pedagogikoagatik, baita ingurunearen edertasun naturalarengatik eta ikuspegi panoramikoengatik ere.
B proposamena: golfean jokatzea Euskadiko golf-zelai “natural” bakarrean, Urnieta Pitch & Putt, modu erraz eta irisgarrian, golfa ezagutzen hasteko eta, gainera, ongi pasatzeko.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Gaztandegia bisitatzea
Basque CoolTour. Telefonoa: (+34) 943 04 97 62
Golfean jokatzea
Xoxoka auzoa, Adarrako igoera, 2. km
GI 3721 - 20130 Urnieta
Telefonoa: (+34) 620 87 65 34
Non jan plan honetan:
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Andoain eta Hernaniko informazio turistikoko puntua
Gaztelania, Euskara
Gomendioak