Hasiera: ItxaspeAmaiera: Errotaberri
Hainbat ibilbide eta paisaia zoragarri aurki ditzakezue eremu horretan, eta guk ezagunenetako bat ekarri dugu gaur zuentzat, Euskal Kostaldeko Geoparkeaz txakurrarekin gozatzeko ezin aproposagoa dena
Sakonetako geoibilbidea
Labarren ertz-ertzetik dabil bidexka, kala ezkutuetara, haitz zurizko harresietara, jauzika datozen erreketara eta Kantauriko marea-laugunerik handienetako batera begira. Ibilaldiaren edertasun osoa barneratzeko, baina, ezinbestekoa da marea behera dagoenerako aurreikustea bisita. Itxaspen hasi eta Errotaberriraino iristea gomendatzen dugu. Ezinbestekoa da Baratzazarrak Flysch Behatokira hurbiltzea, Sakonetako labarren goialdean. Handik bistak zoragarriak dira, benetan! San Telmo ermitak eskaintzen duen ikuspegiak ere merezi du. Denbora askoan gogoratuko duzue Euskal Kostaldeko Geoparkera txakurrarekin egindako bisita.
Behar den denbora, gutxi gorabehera: 2 ordu. (4,7 km), joaneko bidea soilik.
Plan ederra da bi eta lau hankadun abenturazaleentzat, sasoi onean egonik hankei eragiteko gogoz dabiltzanentzat.
TXAKURZALEENTZAKO AHOLKUA: Gogoan izan Euskal Kostaldeko Geoparkeaz txakurrarekin gozatzeko, txakurrak beti lotuta joan behar duela. Bidean litekeena da bertako azienda aurkitzea. Eraman biderako ura, zuretzat eta txakurrarentzat, gerta baitaiteke iturririk ez aurkitzea eskura.