Bizikletaz egiteko Barnealdeko Bidearen bigarren etapa honetan, Oriaren bailarari jarraituko diogu Hegoaldetik igarobidea ixten digun Aizkorri-Aratz mendi-puskarekin
topo egin arte. Oinezkoak San Adrianeko tuneletik igaroko dira mendilerroa gurutzatzeko, eta txirrindulariok Otsaurtetik joanez saihestuko dugu. Behin mendia
zeharkatu ondoren, egunaren bigarren zatia luzea baina erosoa izango da, desnibelik gabekoa, partzela-bideetan barrena lautada gurutzatuz eta Gasteiz zaharrera iritsiz.