Egiaren mesede jarrai eta ekin muralak bi berezitasun garrantzitsu biltzen ditu. Alde batetik, Gasteizko Alde Zaharretik Zaramaga auzora doan lehen proiektua dela eta bestetik, gaiarengatik: 1976ko martxoaren 3ko gertaerarengatik.
Zoritxarreko egun horrek, langile borrokako testuinguru batean, bost langile hil zituzten eta 100 baino gehiago zaurituak izan ziren, poliziak langileen greba asanblada baten utzaraztearen ondorioz.
Konposizio bertikal honek modu kronologikoan azaltzen ditu gertakariak: hasierako greba giroa eta langile borroka, gertakariak eta ondorengo istorioa.