Hasiera: AlbaitaAmaiera: Estibaliz
3. etapa. Albaita – Estibaliz (23,1 km) GR 38ren etapa honen hasierako tartean goazela, Ayuda ibaiak marrazten duen ibai-paisaia interesgarria ikusiko dugu. Bereziki, ikusgarria da Saseta eta Okina herrien artean, ibaia landaretza autoktonoz jantzitako mendi-zintzur estu batean barrena isurtzen baita. Horrez gain, erkametz-baso xarmangarrietan zehar ere ibiliko gara, Lautadako lurren ongietorria jaso baino lehen.