Donostia eta Astigarraga | Zirkuitu turistikoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Etapa : Donostia eta Astigarraga

Hasiera: DonostiaAmaiera: Astigarraga

Donostian, Igeldo mendira funikularrez igotzea gomendatzen dizugu; hartara, hiriaren eta badiaren ikuspegi ederraz gozatu ahal izango duzu. Mendiaren magalean, Eduardo Chillidaren eskulturarik adierazgarriena dago, itsasoko olatuei aurre egiten diena: Haizearen orrazia.

Ibilbidean aurrera eginda, Donostiako alde zaharra bisitatuko dugu. Harritu egingo zaitu, pintxoen kolore eta zapore aukerarengatik. Indartu horien zaporea Arabako Errioxako ardo beltz edo txakolin on batekin. Gure azkeneko geldialdiak ere ez du ondo jatearen gustua ahaztu.

Gipuzkoako barnealdera joango gara, euskal sagardoa dastatzera. Euskadiko sagardo kultura sakonago ezagutzeko, Sagardoetxea Sagardoaren Museoa bisitatzea iradokitzen dizugu. Afaltzeko, aukeratu sagardotegi bat eta gozatu menu zaporetsuaz (bakailao frijitua, bakailao tortilla, txuleta parrillan erreta, gazta, intxaurrak eta irasagarra). Noski, guztia ere zuzenean kupeletik bertatik hartutako sagardoarekin lagunduta. Sagardo denboraldian, urtarriletik irailera, behin eta berriro entzungo dugu txotx hotsa.

Etapa : Donostia eta Astigarraga

  • Kontxako badia Igeldotik
  • Haizearen Orrazia
  • Ardo onez lagundutako pintxoak
  • Euskal Sagardoaren Museoa - Sagardoetxea
  • Txuletoia txingarretan errea
  • Sagardoaren kultura