Hasiera: DonostiaAmaiera: Donostia
Donostia da gourmet guztientzako gastronomiaren muina. Michelin izar gehien duen hiria da; goi mailako euskal sukaldaritzako sukaldarien badia. Gosea egiteko, zera proposatzen dugu: Kontxako hondartzan paseatzea, hiriaren, badiaren eta inguratzen duten mendien edertasunaz jabetzeko. Ibilaldiaren ondoren, prest gaude Donostiako alde zaharrean sartzeko. Bertan daude hiriko eraikin esanguratsu asko, bai eta euskal sukaldaritzako taberna eta jatetxe asko ere. Denontzat dago: sukaldaritza tradizionala, sukaldaritza modernoa, arrain errezeta hoberenak, eta abar. Baina, pintxoak dira, zalantzarik gabe, protagonistak; kolore, zapore eta egitura guztietakoak daude. Afaltzeko, Michelin izardun jatetxeren baten afaltzea da aukera bat, eta, beste bat, taxi bat hartu eta Astigarragako eta Hernaniko sagardotegiren batera joatea. Urtarriletik apirilera, zuzenean kupeletik ateratzen den edariaz gozatu ahal izango dugu, sagardogileak lagunduta, baita sagardotegiko menua dastatu ere.