Hasiera: BilbaoAmaiera: Bilbao
Eguna hasteko, Guggenheim Museoa bisitatuko dugu. Museo baliotsua eta erakargarria da, bai Frank O. Gehryk egindako diseinu garrantzitsuagatik, bai bildumen kalitateagatik. Bilboko antzinako portu eta industria gunean dago eta hiriaren hirigintza birmoldaketaren ikur bilakatu da. Ibaiertza ere birmoldatu da; egun, parkez eta ibiltzeko gunez betetako eremua da.
Bertan daude Bilboko eraikin esanguratsuenetako batzuk, besteak beste: Euskalduna jauregia, Isozaki dorreak eta Calatravaren Zubizuri zubia.
Bilboko industria iraganerako bidaia osatzeko, Bizkaia Zubia bisitatu behar dugu; metalezko egitura duen munduko lehenengo transbordadorea da, eta Eiffel dorrearen antzeko itxura du. Zubiaren goialdera igotzea eta oinezkoentzako pasabidean ibiltzea; horra hor gure desafioa. Bistek merezi dute.
Afaltzeko aukera bat Bilbora itzultzea da; baina Portugaleten edo Getxon ere geldi zaitezke; izan ere, eskaintza gastronomikoa erakargarria dute biek ere, eta metroa duzu bueltatzeko.