Hasiera: DonostiaAmaiera: Donostia
Ibilbide honi ekiteko, Donostia eta bertako badia (munduko ederrenetako bat) ezagutuko ditugu. Miresteko tokirik hoberena Igeldo mendia da; bertatik, hiria parez pare izango dugu. Funikularra hartuta, mendiaren magalera jaitsiko gara; bertan, Eduardo Chillidaren Haizearen orrazia eskultura dago.
Egunero egunero, Kantauri itsasoaren erasoei aurre egin behar izaten die. Bazkaltzeko toki aproposa alde zaharra da, Euskadiko miniaturako gastronomiaren muina. Bertako tabernetako pintxo barrak kolore eta zaporez beteta daude; ezin ditzakezu galdu. Ibili kaleetan barrena, egin erosketak eta bisitatu Konstituzio Plaza, Koruko Andre Maria basilika edo arrantza portua, oraindik ere euskal kostaldeko herri tradizionalenetako itsas kutsuari eusten diona.
Munduko hiriburu gastronomikoetako batean zaude. Euskal sukaldaritzako edozer jatetxek zorrotzenak ere gozaraziko ditu; baina, goi mailako sukaldaritza gustuko baduzu, Michelin izarra duten establezimendu ugarietako batean afal dezakezu.