Donostia eta Hondarribia | Zirkuitu turistikoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Etapa : Donostia eta Hondarribia

Hasiera: DonostiaAmaiera: Donostia

Zure esperientzia Donostia erdi-erdian dauden hondartzetan praktikatzea proposatzen dizugu; leku aproposena da euskal kostaldearekin lehenengo harremana izateko. Surfean edo bodyboardean hasteko edo zure maila hobetzeko hainbat olatu daude; aipagarriena, Zurriola hondartzakoa, hiriko surferoena. Itsasoa harrotuta badago, Hondarribiko hondartzekin proba egin dezakezu; olaturik ez badago, aldiz, marinel kutsua duen hiribildu eder hori bisitatu dezakezu. Hondarribiak euskal kostaldeko auzo pintoreskoenetako bat du, Portu auzoa; era berean, galdu beharko ez zenukeen alde zaharra du. Amaitu ezazu eguna zure zentzumenak piztuz. Gozatu Donostiako eta bere badiaren bistez Igeldo mendiaren goi-goian, eta, ondoren, joan alde zaharrera kale bizietan eta pintxoak eskaintzen dituzten tabernetan murgiltzera; usain gozo, zapore eta koloreak nonahi izango dituzu.

Etapa : Donostia eta Hondarribia

  • Zurriola hondartza
  • Gure lehen olatua
  • Hondarribiko alde zaharra
  • Arma plaza
  • Igeldo mendia
  • Donostiako Alde Zaharra
  • Donostia: Kantauri itsasoko perla
  • Stand Up Paddle Surf Txingudin