Urola Garaia | Euskadiko helmuga turistikoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Helmuga turistikoak

Helmugak

Urola Garaia

  • Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala
  • Loiolako basilika
  • Arantzazuko santutegia
  • Burdinaren harana
  • Igartubeitiko baserria
  • Antioko ermita

Urola Garaia

Baserriko eta kaleko bizitzak elkartu egiten dira Urolako arroaren gainaldean. Burdinaren harana bezala ezagutzen den gune honetan, burdindegi, presa eta errota ugari altxatu zituzten errekaren inguruan. Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren azpian, Legazpin, ikus daiteke kultura hori, Mirandaolako burdinolan, eta burdinaren museoaren alboan aitzinako artisauen lana ezagutu daiteke. Zumarragako Antioko ermita da inguruko eraikin nabarmenetakoa; 'Ermiten katedrala' esaten diote. Loiolako basilikarekin (Azpeitia) eta Arantzazuko santutegiarekin (Oñati) batera, Hiru Tenpluen Ibilbidea osatzen du. Horretaz gain, Urretxun, San Martin de Tours elizaren egurrezko barnealdea ere aipatu beharra dago. Halaber, Igartubeitiko baserria nabarmentzen da eskualdean, euskal baserrien urrezko garaiaren erakusle garbia. Gazta, ogia eta eztia ardatz dituzten hainbat museo gastronomiko daude, eta, Urretxuko mineral eta fosilen museoko mila piezatik gorako erakusketarekin eta Chillida Lantoki abangoardistarekin batera, esperientzia ahaztezina bilakatzen dute Ibilbide Berdean murgiltzen den eta Inaziotar Bidearekin lotzen gaituen eskualde hau.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non