Lehenengo egunetako gorabeherak izango ditu, berriro ere, erromesak, ia hogeita hamar kilometroko ibilbide luze honetan. Bailaren sakongunetan harresidun herriak aurkituko ditugu, malda leuneko portuak, baita gailur gogorrago bat ere Gatzaga Buradonetik ateratzean: Lobera mendatea. Amaieran, mendatea igarota, paisaia erabat aldatuko da berriro ere: Arabako Errioxa agertuko zaigu, paisaia antolatzen duten mahasti ordenatuen lurraldea.