Tolosaldea | Euskadiko helmuga turistikoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Helmuga turistikoak

Helmugak

Tolosaldea

  • Txindoki
  • Tolosa
  • Zizurkil
  • Leitzaran
  • TOPIC Museoa
  • Anoetako Udaletxea
  • Ibarrako eliza
  • Asteasu

Tolosaldea

Tolosaldea, 28 udalerriz osatuta, Aralarreko Parke Naturalaren eta Hernioko mendigunearen artean dago.

 

Herri txikien xarma Tolosa hiriguneak eskaintzen dituen zerbitzu komertzial, kultural eta sozialekin primeran uztartzen da.

 

Gastronomia onak ospea eman dio Tolosari. Larunbatero antolatzen duten azokan baserritarren produktu onenak saltzen dituzte: Tolosako Babarrun entzutetsuak, Ibarrako piperminak eta bertako gozo preziatuak, besteak beste. Guzti horri haragi gorriko erretegi eta sagardotegi ezin hobeak gehitu behar zaizkio.

 

Baserrien arteko bideetatik paseatzea, Txindokira igotzea, Tolosako alde zaharreko jauregiak ikustea edota bertan ospatzen diren Tolosako inauteri ezagunetan gozatu ahalko duzu Tolosaldean.

 

Horregatik guztiagatik bidaia ahaztezina izango da.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non