Paisai natural ikusgarriak eta eraikin txundigarriak batzen ditu, Gipuzkoako erdialdean, Urola Erdiak. Euskal pertsonaia unibertsalena, San Ignazio Loiolakoa, bertan jaio zen eta XVII. mendean haren omenezko santutegi dotorea eraiki zuten. Hori da, hortaz, zonalde hau ezagutzeko aitzakietako bat. Barroko estiloko santutegi berezienetakoa da munduan. Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia), bestalde, gai honi buruz Espainiako iparraldean irekita dagoen museorik garrantzitsuena da. Jorge Oteiza frontoiak (Azkoitia) eta Ekainberri, Ekain kobazuloaren erreplika, (Unescok Gizadiaren ondare izendatu du) dira eskualdeko gune turistiko interesgarrienak.