Arabako hiriburua abegitsua da oso. Toki estrategikoan kokatuta dagoenez, bidaiarien joan-etorri handia izan du mendetan zehar eta, horregatik, hainbat jatorritako produktuz hornituta egon dira hiriko sukaldeak. Horren arrastoa nabarmen islatzen da egun Gasteizko ostalaritza eskaintza anitz eta oparoan; besteak beste, babek gasteiztar erara, perretxikoek, barraskiloek eta gozoki bikainek erakargarri bihurtzen dute Gasteiz gastronomiaren ikuspuntutik.