Leioa | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Leioa

Leioa

Helmuga turistikoak

Herriak

Bilbotik oso hurbil dago etengabe hazten ari den udalerri hau, Leioa.

Alboko udalerrietako pertsona asko lekualdatu dira udalerri honetara, eta, hartara, udalerria oso banatuta dago hiru biztanle gune nagusietako auzoetan: Elexalde, Artaza eta Lamiako.

Alde zaharrik ez duen arren, interes handiko hainbat eraikin daude Ondiz, Peruri eta Elexalde auzoetan. Azken horixe da udalerriaren auzoburua eta bertan ekingo diogu ibilaldiari XIX. mendeko udaletxea eta 1526. urteko San Joan Bataiatzailearen eliza ederra bisitatuz.

Ibaiadarretik hurbil, Ondiz auzoan, Andra Mari ermita gailentzen da. Gainera, zuhaiztiz inguratutako berdeguneak daude bertan, atseden hartzeko zein txangoak egiteko apartak zinez. Udalerriaren goiko aldean, aldiz, erdigunearen oso bestelako itxura daukan Peruri auzoko baserriak azpimarratu behar dira. Halaber, parke ederrez inguratuta dagoen Artaza jauregi dotorea, Errekalde errota, Erdi Aroko Altzaga dorrea, Mendibile baserria eta San Bartolome baseliza ere bisitatzeko modukoak dira.

Jaiak eta Umore Azoka

Bestalde, jai-egitarau oparoa dauka Leioak. Jai nagusia ekainaren 24an egiten da, San Joanen omenez. Ezin ahantz daitezke, era berean, urtero ospatzen den Umore Azoka. Egun horietan, mundu osotik etorritako artistak batzen dira Leioako karriketan eta, kale-antzertiaz gain, zirku-ikuskizunak eta musika-emanaldiak izaten dira.

Datu interesgarriak

Hedadura
8.36 Km
Biztanle-kopurua
31,940

Ekitaldiak