Helmuga turistikoak
Herriak
Ibilbide luze bat egin ostean, Nerbioi itsasadarra udalerri honetatik igarotzen da, garai batean burdinolak eta errotak mugiarazten zituen ura daramala. Horregatik, ibaiarekin lotutako eraikuntza ugari daude bertan; eta nabarmentzekoak dira Arbide eta Iberlanda zubiak. Gainera, inguruan dituen gailurretatik ikuspegi zoragarriak daude.
Arrankudiaga eta inguruak
Jasokundeko Andre Mariaren eliza dotorean abiatuko dugu gure ibilbidea, Elexondo auzoan, hain zuzen. Handik, Iberlandako auzora joko dugu, herriko panoramika ederra ikusteko. Zollo auzoan barneratuz, Arrankudiagako eta inguruetako bista paregabeek liluratu egingo gaituzte.
Halaber, San Martin ermita ere bisitatuko dugu, Zollo auzoan bertan kokatutako baseliza, alegia. Azkenik, herriko jai nagusiak abuztuaren erdialdean ospatzen dituzte Arrankudiagan, Andre Mariaren omenez.