Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Muino baten gainean dago Carmen jatetxea, Oarsoaldea eskualdeko, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo, Pasaiako badia bereziko eta, jakina, Jaizkibel mendi ikusgarriko ikuspegi paregabeei begira. Jatetxeak tradizioa eta bertako zaporeak omentzen ditu, bertako eta sasoiko produktuak erabiliz.
Hori guztia gaur egunera egokituta eta ikuspegi moderno batekin; sustraiak gogoratuz, baina sukaldaritza teknika abangoardistenak erabiliz. Kike Lacarra chefak sukaldaritza paregabea eta kalitate handikoa eskaintzeak, ordea, ez du esan nahi Carmen jatetxera gutxi batzuk soilik joan daitezkeenik; are gehiago, jatetxeak menu ekonomikoak eta premia guztietara egokitutakoak eskaintzen ditu.
Besteak beste, eguneko menua, aste barruko menu berezia, asteburuko menuak. Gainera, aipatzeko modukoak dira menu bereziak, sasoikoak, dastaketakoak edo ospakizunetakoak. Plater horiei laguntzeko, ardo onena eta azkenburuko tradizionalenak ere eskaintzen dira.