Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Guardiak, ardoaren hiriburuak, bere bihotzean murgiltzera gonbidatzen gaitu, bertako naturako sekretuak dastatuz. Arabako Errioxako ardoa munduko zazpi mirarietako bat bada, eskualde horretako jakiak zortzigarren miraria dira. Bi plazerak uztartzeko aukera izatean, ordea, esperientzia planeta honetatik kanpokoa da. Hain zuzen ere, Arabako Errioxako Batzokia jatetxean ardo on bat sukaldaritza tradizional atsegingarri batez lagunduta dastatu daiteke; berritzen jarraitzeko asmo garbia azaltzen du, baina Arabako sukaldaritzaren mamia ahaztu gabe. Atarian, zizelkatutako egurrezko panel handi bat dago eta horri esker, badakigu guztiaren gainetik tradizionala izango den eremu batean sartuko garela. Nolanahi ere, ohitura gozoak errespetatu arren, ezustekoa zera da: Batzokia jatetxea platerei ukitu bereizle bat emateagatik nabarmentzen dela. Lehengai freskoak eta kalitate gorenekoak, mimoz prestatuak. Horiexek dira protagonista nagusiak. Asko bat datoz pistoa gozo-gozoa dela esatean; beste batzuk arkume txuletak benetan ederrak direla diote; beste batzuek, ordea, uste dute goxua azkenburukoak euskal sukaldaritza txalotuari zor zaiona ematen diola. Logikoa da inor ez ados jartzea jatetxeko plater nagusia zein den esatean, gustu guztietarako menuak baitituzte.